XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

MAX UBEI.

1988 Jose M.ª Mandiola eta Josefa Egidazu, senar emazteak eta etxeko jaubeak bizi dira bertan, Mari Karmen alabeagaz.

14,3 hektarea.

Ogi erreteko labea ba dauke.

Beor bat eta zaldi bat daukez.

1936/7 gerra denporan, bertokoak Markiña'ko Illoro-Beitia baserrira aldatu ziran, eta an bizi iru illabetetan.

Gudariak ospitaltzako erabili eben baserri au zazpi illabetetan.

OTXANDEGI.

Otxandategi eta Otsategi be deitua izan da.

1746 urtean, Jose Ubilla abadearen kapillautzari egokiona da.

1796 urtean, Juan Meabe abadearen kapillautzari.

Urte onetan Otxandategi lez agertzen da.

1814 urtean, Lobiano'ko bizilaguna bizi zala esaten da.

1823 urtean, 597 errialeko oiñarrizko errenta izendatu eutsen, erriko goraberetarako.

1825 Otxandategi lez ezagutzen da.

3 lagun bizi ziran bertan: Jaio-Unamuno senar emazteak eta 9 urteko alaba.

1988 Martin Solozabal eta M.ª Arrillaga senar emazteen izenean dago jaubetasuna eta bertan bizi dira Ana, Juan eta Fernando semeekin.

Azken au Koro Salegi'gaz ezkondua da eta Janire alabeagaz bertan bizi.

14,5 hektarea.

6 bei, idi bat, 7 txal auntz bat, txarri bat, Soria'ko basoetan arrapatutako basurde bat eta ollo ta untziak daukez etxean.

UBEGI.

Ubegi bi ezagutzen dira paperetan.

Ubegi Sakona.

1745 urtean Juan Ubegi agertzen da bertako jaube.

1796 urtean Ubegi sakona edo Surdin, esaten da.

Jaubea Bixente Maguregi.